2011-03-28
BELDURREZKO ISTORIOA
Ideiak: - Sikofonia, putsua.
- Klaustro, hilobiak
- Barria nolakoa den.
Behin, Barria izeneko XII. Mendeko monastegi batetan egon ginen. Bertan, klaustro misteriotsu, zahar eta beldurgarri bat zegoen. Burdinezko hesi batez itxita bederatzi hamabi bat hilobi topatu genituen.
Klaustroaren harresian, Aintzinean, moustru batek akatu zuen monja maitagarri baten hilobiazegoen. Geroztik, bere ispirituaK monastegi guztitik bidaiatzen du, sikofoniak sortuz, estatuak mugituz eta umeak beldurtuz.
Gau batean, irakasleak pasabidea zaintzen zegoela, logela batean iskanbila izugarria entzun zuen. Logelatik hiru neskatila atera eta eskailera ondoan pentsatzen utzi zituen… zigorturik…kar,kar,kar,kar. Halako batean, hirukoteak komunera joateko baimena eskatu zuen. Irakasleak baimena eman zien eta han jarri ziren neskatila ponpoxak ispiluaren aurrean orrazten eta orrazten.
Bat-batean argia itzali zen eta atzealdetik zurrumurru bat igarri zuten :
-zatozte…..zaaaatooooozteeeee. (esan zuen ahots misteriotsu batek).
Argia piztu zenerako neskatila bat desagertu zen, bi neskatila besterik ez ziren geratzen, eta guztiz beldurturik zeuden. Bi horietatik ausartenak, bainu ontzira begiradatxo bat bota zuenean odol tanta batzuk ikusi zituen. Gortina mugitu zuenean beso batek harrapatu zuen eta ito egin zuen.
Bizirik geratu zen azkenengo neskari ez zion inork sinetsi, eta behin eta berriro gertatutakoa kontatzen saiatzen zen, baina ez zioten kasurik egiten.
Zazpi urte pasa dira, baina bi neskatila jatorren espektroek (espirituek) monastegitik beldurtzen jarraitzen dute. Jakin dezazuten bizirik iraundu zuen neska, monastegira bueltatu zenean lagunen espektroak agertu zitzaizkion......eta......tiro bat entzun zen.
EGILEA: SAN GABRIEL ESKOLAKO 5. MAILA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Kaixo andereño Rakel. Ze moduz zaude? Uste dut ondo egongo zarela. Oso ondo daramatzat institutoa.
ResponderEliminarMuxu handi bat: Maria Cruz